Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back “Muniskue! Gure kulturaren lotunea!” bisita komentatua

.

2024·10·11


Ondarearen Europako Jardunaldien helburua publikoa sentsibilizatzea da Europako kultura-ondarearen aberastasunari eta aniztasunari buruz, baita kulturen arteko elkarrizketa sustatzea eta gure ondare komunaren babesa sustatzea ere.

Irismen handiko kultura ekitaldi hau urtero garatzen da urrian herritarrei monumentu eta kultura-intereseko lekuetarako ateak irekiz. Doako bisitak eta jarduera bereziak egiteko aukera ematen dute; bisita gidatuak, erakusketak, hitzaldiak eta kontzertuak, besteak beste.

50 herrialdek baino gehiagok parte hartzen dute, eta aukera paregabea dira gure eskualdearen eta Europa osoaren ondare historiko eta kulturala ezagutzeko eta baloratzeko.

Urnieta

Urnietak ere parte hartuko du jardunaldi hauetan eta herrian aurrera eramango den ekimena Muniskuera egingo den bisita komentatua izango da.

  • Eguna: urriak 19
  • Ordua: 10:00
  • Hizkuntza: euskara eta gaztelania
  • Hasiera: Besadegiko elkargunea (Goiburu auzoa – 20130 Urnieta)
  • Sarrera: doan
  • Izen ematea: 943008000 – 943008033 – merkataritzaurnieta@urnieta.eus

Ekintzaren deskribapena

Jentilak euskal mitologiako pertsonaiak ziren, kobazuloetan ezkutatuta, mendietan bizi zirenak. Indar neurrigabea zutenez, harkaitz handiak jaurtitzen zituzten urrutiko lekuetara, hala nola jolasteko, eta, batzuetan, “kristauak” beldurtzeko. Urnietan hilerri bat dago, eta bertan lurperatu zituzten segur aski azken jentilak. Proposamen honekin, jentilen hilerriraino bidaiatu nahi dugu, gure iragana orainaldiarekin non lotzen den eta gure kultura non loratzen den ezagutzeko.
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA