Nested Applications
Albisteak
Back Street dance klaseak irailak 23-25 bitartean
2024·09·20
Street dance praktikatu nahi duten urnietarrek horretarako aukera izango duten irailak 23-25 bitartean.
Klaseak doakoak izango dira eta Erik Frutosek emango ditu Arantzubin kokatzen den Ludotekako eraikinean.
Haurrak eta helduak
8-12 bitarteko haurrek irailaren 23an izango dute modalitate hau praktikatzeko aukera 17:30-18:30 bitartean.
18 urtetik gorakoek berriz, hurrengo egunetan 18:30-19:30 bitartean mailaren arabera:
- Irailak 23: Street dance maila aurreratua / heels
- Irailak 24: Street dance hastapen maila
- Irailak 25: Street dance maila ertaina
Parte hartu nahi duten pertsonak adierazitako ordutegietan ager daitezke, beren mailaren eta adin tartearen arabera.