Nested Applications
Asset Publisher
2024·09·02
Gipuzkoako Nesken Itzuliko IV.edizioa irailak 6-8 bitartean jokatuko da eta lehenengo etapa Urnietan ospatuko da osorik erlojupeko formatuan 18:30ean hasita. 160 txirrindulari ikusteko aukera izango da, 30 segundoro irteten joango direnak.
Ibilbidea
Erlojupekoa San Joan plazan hasi eta bukatuko da. Txirrindulariak San Joan kaletik behera abiatuko dira Arkabe kaletik igaroz eta berriro San Joan kalera pasaz. Ondoren, ezkerrera hartu eta Idiazabal kalen aurrera egingo dute. Gero, Arantzubi kalera igaroko dira eta hortik Maximo Yurramendira plazaraino joanez. Behin plazara iritsita eskubirantz jarraituko dute San Joan kaletik Arantzubiko biribilguneraino. Biribilgunetik aldapan behera joango dira, segidan, Santa Leokadia kaletik igarotzeko. Azkenik, Geltoki kaleko aldapa gogorra igo beharko dute txirrindulariek etapa San Joan plazan amaitzeko.
Eragozpenak 17:30-20:30 bitartean
- Errepideak itxita: ibilbideko errepideak itxita egongo dira 17:30-20:30 bitartean. Baita, Azkorte kalea ere.
- Garajeak: San Joan kaleko, Arkabe kaleko eta Yurramendi kaleko garajeetako autoek ezingo dute ez sartu ez atera errepidea itxita dagoen bitartean. Geltoki kaleko 1-3-5eko garajeetan kotxea dutenek Isidro Setien kaletik irteteko eta pabilioietatik jarraitzeko aukera izango dute, baina ez ibilgailua sartzekoa. Eta Eroskiko aldapan garajea dutenak bestalde, aldapan gora irten ahal izango dira Andoaingo noranzkoan.
- Aparkalekuak: Ibilbidea ospatzen den eremuan kokaturiko aparkalekuetan kotxea dutenek ezingo dute ibilgailua mugitu 3 ordu horietan. Ezta ere Aldapeta kalean eta Azkorte kalean kotxea aparkatuta dutenek. Horretaz gain, Txoritagaingo parking-a hustu egingo da gaurtik aurrera, lasterketan parte hartuko duten txirrindularitza taldeen erabilpenerako.
- Urnietarako sarbideak: adierazitako ordutegian Hernaniko noranzkotik Urnietako herrigunera datozen ibilgailuek Zabaleta auzora eta Xauxarko aldapatik Lizardi kalera joateko aukera soilik izango dute. Andoaingo noranzkotik iristen direnak aldiz, Errekalde kalera sartu ahal izango dira, eta baita, San Juan kalera ere, baina Arantzubiko biribilguneraino bakarrik.
Autobusak
17:30-20:30 bitartean Idiazabal kalean mozketak irauten duten bitartean bi autobus geltoki egongo dira:
- Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean.
- Ermotegiko biribilgune berrian.
Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Udaltzaingoarekin: 943 00 80 90