Nested Applications
Albisteak
Back Irailaren 2an amaituko da kirol eta osasun ikastaroetan izena emateko epea
2024·08·29
Urnietako udal instalazioetan jarduera fisikoarekin eta osasunarekin loturiko ikastaro ugari eskainiko dira aurten ere. Horietan izena emateko epea uztailaren 22an ireki zen eta irailaren 2a izango da azken eguna.
Ikastaroak
Hau da 2024-2025 ikasturterako prestaturiko eskaintza:
- Padel
- Gazte Trainning
- Spinning
- Bodyzumba
- Total Trainning
- Tonifikazioa
- 3. adina
- Aholkularitza gimnasioa
- Pilates
- Gimnasia Funtzionala
- Bodypump
- Combo Bodypump + Spinning
- GAP + Hipopresiboak
- Stretching
Informazioa eta izen emateak
Izena emateko kiroldegiko harrerara joan beharko da ondorengo egun eta orduetan.
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
- Larunbatetan: 9:00-21:00
- Igande eta jaiegunetan: 9:00-21:00
Ikastaroen gaineko informazio guztia ondorengo informazio liburuxkan eskura daiteke.
DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA
Bestalde, zalantzaren bat izanez gero ondorengo telefono zenbakira deitu edo helbide elektronikora idatzi daiteke:
943008328
kirol@urnieta.eus
Prezio bereziak
Ikastaro bakoitzerako ezarritako prezioa %20 murriztuko da Urnietan erroldatutako pertsonen kasuan baldin eta ondorengo baldintzaren bat betetzen badute:
- Familia ugaria edo guraso bakarrekoak
- 21 urtetik beherakoak
- 65 urtetik gorakoak
- Langabeak
- Pentsiodunak
- Ikasleak
- Txartel gaztea dutenak