Nested Applications
Albisteak
Back Donostiako Klasikorako boluntarioak behar dira
2024·07·26
Donostiako Klasikoa abuztuaren 10ean jokatuko da. Bi aldiz igaroko da Urnietatik, 11:05ean eta 14:30ean, eta boluntarioak behar dira herriko bidegurutzeak kontrolatzeko.
10 bat pertsona behar dira. Laguntzeko prest daudenek beheko inprimakia bete behar dute izena emateko. Formulario erraza da, eta izena, abizena eta harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa baino ez dira eskatzen.
Izena emateko azken eguna abuztuaren 7a izango da. Ondoren, izena eman duten guztiei jakinaraziko zaie nora joan behar duten lasterketaren egunean.
Udalak aldez aurretik eskertzen du herritarren lankidetza.