Nested Applications
Albisteak
Back Adarramendi inguruko basobideak konpondu dira
2026·09·08
2025eko ekainean izandako euri-jasek eragindako lur jausien ondorioz, Adarramendi inguruko ibilgailuentzako baso pista batzuk itxita egon dira orduz geroztik. Bada, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, basobide horiek konpondu egin dira.
Esku hartze nagusiak Montefriotik eta Antsoko Etxolatik Otsoleporaino egin dira. Halaber, hobekuntzak burutu dira beste hainbat puntutan, 182 guneetan zehazki, zorua hobetuz, arekak, ezpondak eta ur isurbideak garbitu eta egokituz, erorita zeuden zuhaitzak baztertuz, kanadiar pasabideak egokitu eta zabalduz, eta ibaiertzetako landaredia basoberrituz.

