Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Gaztelekua herriko nerabeak hartzeko prest

.

2026·09·07


Urnietako Gaztelekuak irailaren 14ean emango dio hasiera ikasturte berriari eta egun horretatik aurrera zerbitzuaz gozatzeko aukera izango dute 2011-2015 urte bitarteetan jaioateko nerabeek.

Iraileko banaketa

Iraileko asistentziari dagokionean, ondorengo banaketa egin da:

  • Irailaren 14tik 18ra, DBH egiten ari diren nerabeak joan ahal izango dira.
  • Irailaren 21ean, 17:00-19:00, Egapeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak joan ahal izango dira. 
  • Irailaren 22an, 17:00-19:00, Magaleko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak joan ahal izango dira.

Familia eta tutoreak

Familiek eta tutoreek ere Gaztelekua bisitatu ahal izango dute irailaren 21ean eta 22an arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Lehen aldiz izena ematen duten nerabeen kasuan, amarekin, aitarekin edo legezko tutorearekin joan beharko dute, eta hark sinatu beharko du inskripzio orria Gaztelekuan bertan.

Ikasturtean zehar gaztelekua familiekin komunikatzeko SMS-a erabiliko da. (jarduera bereziak, inkestak...).

Edozein zalantza partekatzeko hezkuntza-taldearekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen da.

  • Helbide elektronikoa: gazteleku@urnieta.eus
  • Telefonoa: 608928311 – 943333972


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA