Nested Applications
Albisteak
Back Padel txapelketa Urnietan irailak 12-13an
2026·09·02
Padel txapelketa bat jokatuko da Urnietako kiroldegian irailak 12-13ko asteburuan.
2 kategoria
Txapelketaren barruan 2 kategoria egongo dira eta bakoitzean 8 bikotek parte hartzeko aukera izango dute.
Txapelketako lehenengo partida irabazten dutenek koadro nagusian aurrera egingo dute eta galtzaileek berriz, kontsolazioa jokatzeko aukera izango dute.
Izen-ematea eta sariak
Txapelketan parte hartu nahi dutenek irailak 6 arte eman dezakete izena 630861756 telefono zebakiko whatsapp-era idatzita.
Prezioa 17 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko eta txapelketaren egunean ordaindu beharko da eskudirutan.
Sariei dagokienean, garaikurrak, gosariak, eta pilotak banatuko dira, besteak beste.


