Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Antzerkia eta Dancehall nobedadeak kultur ikastaroen eskaintzan

.

2026·09·01


Urnietako Udalak 7 ikastaro desberdin eskainiko ditu Lekaioko eta Sarobeko eraikinetan 2026-2027 ikasturtean. Eskaintza horren barruan bi nobedade nagusi aurkezten dira; herriko nerabeei zuzenduriko antzerki tailerra eta helduei zuzenduriko Dancehall dantza ikastaroa.

Antzerki tailerra 2008-2017 urte bitarteetan jaiotako gazteei egongo da bideratua. Bi taldeetan antolatu dira ikastaroak: lehena, 2008-2012 urte bitartean jaiotakoei zuzendurik dago, eta, bigarrena, 2013-2017 urte bitartekoei. Modu horretan, azken urteetan herriko ikastetxeetan garatzen ari den “Antzerkia Eskoletan” egitasmoari jarraipena eman eta Urnietan arte eszeniko honen alde egiten den apustua indartu nahi da. Izan ere, antzerkiaren bidez, euskarazko ahozkotasuna lantzeaz gain, norberaren kreatibitatea lantzen da, gorputza entzuten ikasten da, beldurrak ezagutu eta adierazten dira eta norberaren lanetik talde lanerako ibilbidea egiten ikasten da, besteak beste.

Dancehall berriz, persona helduei zuzendua egongo da. 70eko hamarkadaren amaieran Jamaikan sortutako musika eta dantza estiloa da, mundu mailan eboluzionatuz eta ospea lortuz joan dena. Genero hau gorputza erlaxatuta dantzatzen da, erritmoa aldakan, bularrean eta sorbaldetan sentituz.

Bi ikastaro horiek Sarobe arte eszenikoen gunean eskainiko dira. Bertan emango dira baita, Funky (2015-2019 bitartean jaiotakoentzat) eta Yoga ere (heldu eta gazteak).

Lekaion bestalde, Joskintza (heldu eta gazteak), Marrazketa eta Pintura (heldu, gazte eta haurrak) eta Zur taila (heldu eta gazteak) izango dira aukeran.

Izen-emateak

Lekaioko eta Sarobeko ikastaroetan parte hartzeko irailak 3-14 bitartean eman beharko da izena eraikin horietan bertan edo Bertan herritarren arretarako bulegoan. Ikastaroetan izena eman duten pertsonei sms bidez jakinaraziko zaie plaza izango duten edo ez, irailaren 24a baino arinago. Plaza mugatuak dira, eta behar izanez gero zozketa egingo da. 

Izen emateko inprimakiak ondorengo esteketan daude

Informazioa

Informazio guztia (prezioak, ordutegiak...) eskuragarri dago ondorengo estekan: INFORMAZIO GUZTIA
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA