Nested Applications
Albisteak
Back Alkate Txiki izan nahi dutenek uztailaren 30 arte dute izena emateko aukera
.
2024·07·16
Pixkanaka gerturatzen ari dira Sanmielak, herriko jaiak. Aurten, irailak 27-30 bitartean izango dira, eta azken egun horretan, Haurren Eguna ospatuko da.
Urtero bezala, herriko bi gaztetxok (neskato eta mutiko bana) Alkate Txikien kargua beteko dute egun horretan.
Aukeraketa zozketa bidez egingo da Alkate Txiki izatea eskatzen duten 2015 urtean jaiotako haurren artean.
Izena emateko Urnietako Udaleko webgunean dagoen formularioa bete beharko dute. Horretarako azken eguna uztailak 30 izango da.