Nested Applications
Albisteak
Back Julen Gabirondok zazpigarrenez irabazi du Euskal Herriko Sega Txapelketa
.
2026·07·20
Julen Gabirondok Euskal Herriko sega txapelketa irabazi zuen atzo Hernanin. Urnietarra zen faborito astebete lehenago Gipuzkoako txapela jantzi ostean eta aurreikuspenak bete zituen. 1.334 kilo moztu zituen Gabirondok, Oier Urkolak 1.301 kilo eta erdi, eta Mikel Lizartzak 1.294 eta erdi.
Zazpigarren titulua du Urnietarrak. Aurtengoa baldintza zailetan eskuratu du gainera, belarra lehor baitzegoen euri eskasiak eraginda.
Argazkia: ataria

