Nested Applications
Albisteak
Back Julen Gabirondo Gipuzkoako sega txapelduna
.
2026·07·13
Gipuzkoako Ohiko Sega Txapelketa jokatu zen atzo goizean Asteasuko Bulano baserriko zelaietan, eta Julen Gabirondo urnietarra izan zen garaile 1.762,50 kilo belar moztuta.
Urnietarrak sasoiko dagoela erakutsi du beste behin eta txapel berri bat gehitu du bere garaipena zerrenda luzera.
Bigarren postuan Mikel Lizartza tolosarra sailkatu zen (1.610,50 kilo), eta hirugarren, berriz, Oier Urkola anoetarra izan zen (1.512,50 kilo).
Argazkia: ataria

