Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back Urnietako Futbol Eguna, ekainaren 20an

.

2026·06·18


Urnieta Kirol Elkarteak Urnietako Futbol Eguna antolatu du larunbat honetan, ekainak 20.

Egitarauak hainbat ekitaldi izango ditu, baina hitzordu nagusia arratsaldeko 18:00etan izango da San Joan plazan. Bertan, Ohorezko Kadete mailako taldea, Pablo de Torres, Javi Pastor eta Andoni Almorza omenduko dituzte.

Kadeteek balentria handia egin dute denboraldi honetan, historian lehen aldiz Ohorezko Kade mailara igotzea lortuz. Pablo de Torresek eta Javi Pastorrek kluba utzi dute, urte askotako dedikazioaren eta konpromisoaren ondoren. Eta Andoni Almorzak, bere aldetik, kirol ibilbide osoa herriko taldean egin ondoren, botak eskegitzen ditu.

17:45etatik aurrera plaza girotzen joango da Ilargi txarangaren musikarekin, eta ekitaldia amaitu ondoren ere ospakizunari jarraipena emango dio.

Klubetik urnietarrak animatu nahi dituzte plazara gerturatzera ekitaldi hunkigarri hau zuzenean jarraitzeko.

Bazkaria eta afaria

Bestalde, egun berean, UKEk Futbol Eskolari zuzendutako bazkaria eta futbol federatuari zuzendutako afaria ere egingo ditu, eguna borobiltzeko.


 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA