Nested Applications
Albisteak
Back Amaitu da aurrekontu parte-hartzaileen prozesuko lehen fasea
2024·07·03
2024ko aurrekontu irekien parte hartze prozesuan ekarpenak egiteko aukera izan dute urnietarrek ekainak 11-30 bitartean eta guztira 141 galdetegi jaso dira.
- Buzoi eta kutxetan: 30
- Webgunean: 38
- APP-an: 14
- Informazio karpan: 24
- Teknikari ibiltariek: 35
Urnietarrena azken erabakia
Momentu honetatik aurrera, galdetegiak beteriko pertsonak Urnietan erroldatuta daudela eta 16 urte baino gehiago dituztela baieztatuko da. Ondoren, hirigintzako teknikariek prozesuaren hasieran zehazturiko gainerako baldintza teknikoak betetzen dituzten ikusiko dute eta 10 hobekuntza inguru lehenetsiko dituzte. Azkenik, urnietarrak izango dira 10 hobekuntza horien artean bozkatuko dutenak. Azken bozketa hori udara ostean gauzatuko da.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie hasierako fasean ekarpenak gauzatu dituzten herritar guztiei eta garaia iristean bozketan parte hartzera eta iritzia ematera animatzen ditu urnietarrak.