Nested Applications
Albisteak
Back “Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioa, azaroaren 4ean, Bilbon
.
2023·11·03
“Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat” manifestazioa ospatuko da azaroaren 4ean, Bilbon, 17:00etan, Euskaldunatik abiatuta eta Euskalgiltzaren Kontseiluak deituta.
Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.
