Nested Applications
Albisteak
Back “Laika” antzezlana urtarrilaren 21ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2024·01·03
Xirriquiteula Teatre taldearean “Laika” familientzako euskarazko antzezlana ikusgai izango da urtarrilaren 21ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
-
Eguna: urtarrilak 21
-
Ordua: 17:30
-
Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
-
Hizkuntza: euskara
-
Sarrera: 3 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urtarrilaren 8ra arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: 1957 urtea. Mosku. Gerra Hotza eta espazioko lasterketa. Laika txakurtxoak nola edo hala bizirauten du hiri izoztuan. Ez daki bere zoriak espazioraino eramango duela Sputnik 2.aren barruan; eta gizateriaren historiara pasako dela Lurraren inguruan orbitan ibilitako lehen izaki bizidun legez. Xirriquiteula Teatrek ikuskizun honetarako teknika txit ezberdinak erabiltzen ditu: erretroproiekzioak, collageak, txotxongiloak, automatak eta keinuak.