Nested Applications
Albisteak
Back “Hirira” musikala uztailaren 29an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2021·07·14
Easo Eskolaniak eta Easo Gazte Abesbatzak “Hirira” musikala eskainiko dute uztailaren 29an Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: uztailak 29
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira uztailaren 18 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Paul Hindemithen obra gidari dela, Easo Abesbatzak abesbatza-kideen irudimen eta gizarte gaitasunak landuko dituzten hainbat mintegi burutuko ditu, kontzertu hau prestatzeko. Xede nagusia hiria zer den hausnartzen duten benetako proposamenak sortzea izango da, maila guztietan: hirigintza, gizartea, kultura, herritarrak…
Fitxa artistiko eta teknikoa
- Proiektu zuzendaria eta koordinatzailea: Gorka Miranda
- Sorkuntza, eszena eta arte zuzendaria: Mafalda Saloio
- Musika zuzendaria eta pianoa: David de Oliveira
- Eszenografia: Enrique Sancho, Jaime de los Ríos
- Argiztapena: David Alkorta
- Musika moldaketak: Josu Elberdin
- Hitzak eta parte-hartze arduraduna: Marta García
- Musika Hamabostaldiaren ekoizpena