Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back “Eten barik joten” dokumentalean Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleak

.

2020·12·16


Panderoa eta trikitixa euskal plazetako bikote bereizezinak izan diren bezela gertatu izan da panderoa eta emakumearekin. Emakumeentzako garai zailenetan ere, panderoak emakumeari espazio publikoetan gizonezkoen baimenik gabe jotzeko ateak ireki dizkio, bere biziko garrantzia hartuz euskal gizartean. Horren adibide dugu Maurizia Aldaiturriaga aitzindaria, sekulako iraultza musikala ekarri zuena euskal gizartera eta gaurko panderojoleen erreferente bilakatu dena, baita euskal kulturako emakumeentzat ere. 

Euskal lurraldeetako emakume panderojoleen testigantza, iritzi eta esperientziak biltzen dituen dokumental bat kaleratuko da datorren astean, “Eten barik joten” izenburupean eta grabaketa horretan parte hartzeko aukera izan dute Urnietako Lourdes Iriondo Musika Eskolako ikasleek. Abenduaren 21ean Euskal Telebistako lehenengo katean iluntzeko 21:00etan estreinatuko da. Ikustera gonbidatzen zaituztegu. 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA