Nested Applications
Albisteak
Back “Esan diren eta ez diren hitzen eguna” ospatuko da ekainaren 11n, Etxeberri plazan
2023·06·08
Liburuaren festa antolatu dute Etxeberri plazarekin lotura duten hainbat merkatarik “Esan diren eta ez diren hitzen eguna” lelopean.
Zita ekainaren 11n izango da Etxeberri plazan eta bertan ekintza mordoaz gozatzeko aukera egongo da. Garbiñe Larreak “Sendabelarrek dakitena” eta “Sendabelar baratzea” liburuak aurkeztuko ditu.
Bagara taldeak irakurketa morea egingo du. Jaione Mariezkurrenak berriz, antzerki bat gauzatuko du haurren imajinazioa lantzeko, Suiarak aurpegiak margotuko dizkie txikiei, Kantazaunen abesti topaketa ere izango da, eta, baita, Celics Pub-en eta Biaken zizka mizkak probatzeko aukera ere.
Gainera saski eder bat zozketatuko da aste honetan salgai dauden boletoak erosten dituztenen artean. Boletoak ondorengo lekuetan eskura daitezke: Celtics, Lekar, Muazpi, Biak eta Itxaspe).
Antolatzaileek urnietarrak Etxeberri plazara gerturatzera eta antolaturiko ekintzez gozatzera animatzen dituzte.