Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back "Energia, bizitzaren motorra" Urnietako Eskolako Agenda 2030 programaren aurtengo leloa

.

2023·05·16


Ikasturtea aurrera doa eta EA2030 programari lotutako urratsak ere bai. Dagoeneko, partaide diren ikastetxeak energiaren gaian, eta bide batez 7. GJHan, murgilduta ibili dira (Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea). Gaia ez da batere erraza izan, baina aldi berean oso mamitsua eta gaurkotasun handikoa. 

Gaiarekin buru-belarri ibili dira eta bi diagnostiko egin dituzte, bata eskolakoa eta bestea herrikoa. Zenbat eta nola erabiltzen dugu energia? Nolako energia erabiltzen dugu? Nondik dator? Bere kontsumoak duen eraginaz ohartzen al gara?... Diagnostiko hauetatik ondorio batzuk atera dituzte: zer dago ondo eta zer gaizki, bai eskolan baita herrian ere, eta nola hobetu dezakegu egoera denon artean. Helburu horrekin, konpromiso batzuk hartu dituzte eta beraien esku ez dagoena, udalari eskatuko diote.

Horretarako, lehenik eta behin herriko ikastetxeetako eko-ordezkariak bilduko dira hilaren 18an, kultur etxean, ‘ikasleen arteko foroa’ deritzon bileran, egindako diagnostikotik ateratako ondorioak, hartutako konpromisoak eta udal ordezkariei egin nahi dizkieten proposamen edo eskaerak amankomunean jartzeko. Hemendik aterako diren azken emaitzak udaletxera eramango dituzte ekainaren 1ean, bertan antolatuko den udalbatza berezi batetara, alkatearekin batera.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA