Skip to Content

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [en]

Barruko horrien irudia

Nested Applications

Albisteak

Back “Elbira” dokumentala apirilaren 27an, Saroben

.

2023·04·25


“Elbira” dokumentala ikusgai izango da apirilaren 27an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Aurretik hitzaurrea egingo dute Maripi Sarasola eta Arantxa Etxeberria Egape ikastolako irakasle-ohiek.

  • Eguna: apirilak 27
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
  • Hizkuntza: euskara
  • Sarrera: doakoa, gonbidapenarekin

Sinopsia: Elbira Zipitria Irastortza hezitzaile eta euskaltzale aitzindariari buruzko dokumentala Fikziozko dokumental honek Zipitriaren bizitzako gertakizunetan sakonduko du, baita Euskal Herriari egindako ekarpenean ere. Elbira andereñoa gertutik ezagutu zuten pertsonak eta adituak izango ditugu protagonista eta haren istorioaren narratzaile. Elbira Zipitriaren bizitzaren pasarte fikzionatuen laguntzaz, haren jatorria, konpromiso politikoa, Iparraldera ihesa, itzulera eta jarduna kontatuko digute. Horiek izango dira: Mari Karmen Mitxelena, andereñoa, Orixe ikastolako sortzailea eta Elbira Zipitriaren laguna; Kontxita Beitia, andereñoa, Zurriola ikastolako sortzailea eta laguna; Mari Karmen Garmendia, andereñoa eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia; Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria; eta Iñigo Garaialde eta Koro Zumalabe, ikasle ohiak. Horretaz gain, Elbira Zipitriaren bizitzako hainbat pasarte fikzionatu ditu dokumentalak, haren ibilbidean jasotako argazkietan eta dokumentuetan oinarrituz. 

ESKURATU GONBIDAPENA ONLINE

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA