Nested Applications
Albisteak
Back “Administrazioa zugandik gertu” ekimena Urnietan, otsailaren 28an
2023·02·15
Estatuko administrazio orokorrak “Administrazioa zugandik gertu” ekimena jarri du abian, 500-8.000 biztanle bitarteko udalerrietako herritarrei administrazioaren izapide eta prestazioen kudeaketa errazteko.
Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak 43 udalerrietara eramango du ekimena Udal bakoitzaren laguntzarekin eta Urnietaren kasuan hitzordua otsailaren 28an izango da.
- Eguna: otsailak 28
- Ordua: 10:00
- Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia
- Sarrera: librea
Interesa duten herritar guztiei irekia egongo den 30 minutuko informazio saio bat eskainiko da, eta bertan, administraziora sartzeko moduak azalduko dira: hala nola, Ziurtagiri Digitala eta Cl@ve iraunkorra. Halaber, zuzenean lortu daitezkeen zerbitzuei buruz hitz egingo da: ziurtagiriak, Gazte Kultura Bonua, TZNarekiko harremanak eta Gizarte Segurantza, besteak beste.
Bestalde, ordenagailu pertsonala eramaten dutenek Ziurtagi edo Sinadura Digitala in situ lortzeko aukera izango dute. Baita Cl@ve Iraunkorra eta beste dokumentu batzuk ere. Horretaz gain, aholkularitza pertsonalizatua eskainiko da ondorengo gai hauei buruz: herritarren karpetaren abantailak, IMSERSOren programak, Gazteen Kultura Bonua…