Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Udalekuak eta Zaintza Zerbitzua 2026ko udaran

.

2026·04·17


Herriko txikiek Urnietako Udalak antolaturiko udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute beste behin. Eguzkitan blai! eta Kirol Udalekuak eskainiko dira udara honetan ere eta umeek, atsegin dituzten aisi ekintza desberdinak egiteko, esperientziak partekatzeko eta harremanak estutzeko aukera izango dute euskaraz.

Bestalde, berritasun moduan zaintza zerbitzua eskainiko da 2023an jaiotako haurrentzat guraso talde batek egindako eskaerari erantzunez.

EGUZKITAN BLAI

Egutegia: Ekainaren 22tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.

  • 1.txanda: ekainak 22 uztailak 3, 66,80 euro kuota arrunta eta 53,46 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota
  • 2.txanda: uztailak 6-17, 66,80 euro kuota arrunta eta 53,46 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota
  • 3.txanda: uztailak 20-24, 33,40 euro kuota arrunta eta 26,73 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota

Ordutegia:  10:00etatik 13:00etara.

Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan. Frakzio bakoitzak astean 6,13 euroko kuota arrunta izango du eta 4,90 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan

Nork har dezake parte? 2014-2022 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.

KIROL UDALEKUAK

Egutegia: Ekainaren 22tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.

  • 1.txanda: ekainak 22 uztailak 3, kiroldegiko bazkideentzat 111,36 euroko kuota arrunta eta 89,08 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan. Kiroldegiko bazkide ez direnentzat 133,63 euroko kuota arrunta eta 106,90 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.
  • 2.txanda: uztailak 6-17, kiroldegiko bazkideentzat 111,36 euroko kuota arrunta eta 89,08 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan. Kiroldegiko bazkide ez direnentzat 133,63 euroko kuota arrunta eta 106,90 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.
  • 3.txanda: uztailak 20-24, kiroldegiko bazkideentzat 55,68 euroko kuota arrunta eta 44,54 eurokoa familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan. Kiroldegiko bazkide ez direnentzat 66,82 euroko kuota arrunta eta 53,45 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kasuan.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara (astean bi egunetan jarduera bereziak 9:30etik 13:30era).

Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan. Frakzio bakoitzak astean 6,13 euroko kuota arrunta izango du eta 4,90 eurokoa família ugarien edo guraso bakarrekoen kuota.

Nork har dezake parte? 2014-2017 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.

2023AN JAIOTAKO HAURRENTZAT ZAINTZA ZERBITZUA

Egutegia: Ekainaren 22tik uztailaren 24ra, 3 txandatan.

  • 1.txanda: ekainak 22 uztailak 3, 98,08 euro kuota arrunta eta 78,4 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota
  • 2.txanda: uztailak 6-17, 98,08 euro kuota arrunta eta 78,4 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota
  • 3.txanda: uztailak 20-24, 49,04 euro kuota arrunta eta 39,20 euro familia ugarien edo guraso bakarrekoen kuota

Lekua: Egape ikastolako 2 urtekoen gelan

Ordutegia:  9:00etatik 13:00etara. Sartzeko eta irteteko ordutegi malgutasuna egongo da. 9:00-9:30 eta 12:30-13:00.

Nork har dezake parte? 2023an jaiotako haurrek.

Izena emateko epeak: Apirilak 20-30

Nola eman daiteke izena? Ondorengo bide hauen bitartez gauzatu daiteke izen ematea:

  • Bertan bulegoan
  • Lekaio kultur etxean.
  • www.urnieta.eus webguneko formularioaren bidez

IZENA EMAN HEMEN APIRILAK 20-30 bitartean

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN
 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA