Albisteak

Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura azaroaren 24an, 19:00etan

Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, azaroaren 24an, arratsaldeko 19:00etan. Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du, baina Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, edukiera mugatu izango da.

Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:

  1. 2020ko irailaren 30eko ohiko udalbatzaren akta onartzea.
  2. 1075/2020 Alkatetzako Dekretua berrestea.
  3. 1094/2020 Alkatetzako Dekretuaren berri ematea.
  4. Alkatetza dekretuen berri ematea: 2020/551- 2020/750.
  5. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea. 2020ko irailaren 24, urriaren 22, eta azaroaren 5eko bilkurak.
  6. Genero Indarkeriaren aurkako babes integrala emateko neurriei buruzko 1/2004 Lege Organikoa aldatzeari buruzko mozioa.
  7. Urnietako Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako mozioa, motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei laguntzeko.
  8. Udal Talde Sozialistak aurkeztutako azaroaren 25erako Adierazpen Instituzionalaren proposamena, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna dela eta.
  9. Udal Talde Sozialistak aurkeztutako mozioa, udal finantzaketarako foru funtsari eta zorpetzeari buruzkoa.
  10. Urnietako Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako Adierazpen Instituzionalaren proposamena, 2020ko Euskararen nazioarteko egunari buruzkoa.
  11. Galdera-eskariak.

11.1 Udal talde sozialistak 2020ko azaroaren 18an aurkeztutako galderak (2020/ 3184 erregistro zenbakia).

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika