Albisteak

Baditugu Garikoitz Mendizabalen eta German Ormazabalen kontzerturako sarreren zozketaren irabazleak

Garikoitz Mendizabalek eta German Ormazabalek kontzertua eskainiko dute Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: azaroak 22
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu azoaren 19 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Koldo Tapia Garmendia
  • Iñaki Ayerdi Perez
  • Isidro Salinas Cemborain
  • Amaia Vaquero Montero

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai dira Sarobeko bulegoan.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten harremanaren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena, eta bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika