Albisteak

Urnietako Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Urnietako Udalak, ohikoa den bezala, 2021. urteko egutegia eskaini nahi die herritarrei. Egutegia osatzeko argazki lehiaketa bat antolatu du, azaleko irudia eta hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko.

Urnieta izango da gaia

2021.urteko egutegian Urnietako txokorik maitatuenak ezagutarazi nahi dira, esanahi berezia dutenak edota zirrararen bat sorrarazten digutenak. Horregatik, aurtengo gaia Urnieta da. Egilearen emozioak, esperientziak, bizipenak, historia eta leku jakin horrekin daukan lotura afektiboa argazkiaren ardatz izango dira eta azken emaitzan islatuko dira.

Baldintzak

  • Hamairu argazki hautatutako dira 2021. urteko Udal egutegia osatzeko.
  • Argazkiek Urnietan kokatuak izan behar dute.
  • Argazki bakoitzaren kokapen zehatza adierazi beharko da.
  • Argazki bakoitzak izenburu bat izan beharko du.

Abenduaren 4a argazkiak aurkezteko azken eguna

Irudiak (egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake) 2020ko azaroaren 19tik abenduaren 4ra bitarte aurkez daitezke bi modutara:

  • Lekaio Kultur Etxeko bulegoetan (astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:00 -18:00, ostegun eta ostiral arratsaldeetan itxita)

Eskaera inprimakia beteko da eta gutunazal batean, argazkiak pen drive edo CD batean aurkeztuko dira.

  • Telematikoki Wetransfer bidez kultura@urnieta.eus helbidera eskaera inprimakia eta argazkiak bidaliz.

Kulturnieta S.Ako langileek zenbaki bat emango diote eskaera bakoitzari, eta prozesuan zehar argazkien egileen anonimotasuna gordeko dela bermatuko dute, epaimahaiak lanak aukeratu ditzan egiletzak  ezagutu gabe.

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

Oinarriak begiratu

Parte hartzeko ezinbestekoa da lehiaketaren oinarriak ondo irakurtzea irudien behar teknikoak zeintzuk diren ezagutzeko, baita lehiaketaren prozesuaren eta baldintzen berri izateko ere. Lehiaketan partaide izateak oinarrien osoko onarpena eskatzen du.

Egile bakoitzak gehienez bi argazki saridun izan ditzake.

Abenduaren 14tik aurrera jakinaraziko dira emaitzak www.urnieta.eus webgunearen bidez.

DESKARGATU OINARRIAK

Sariak

Argazki saritu bakoitzarengatik 40 euro jasoko du egileak.

Hautatutako hamairu argazkiak 2021. urteko Udal egutegia osatzeko erabiliko dira eta erakusgai egongo dira Lekaio kultur etxean 2021eko urtarrila eta otsaila artean.

Informazio gehiago kultura@urnieta.eus helbidean edo 943 00 83 40 telefonoan, astelehenetik ostiralera 9:00 eta 14:00 artean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika