Albisteak

Jantzi dezagun herria Euskaraldiko banderatxoekin

Euskaraldiak irauten duen bitartean herria girotzeko Urnietako balkoiak Euskaraldiko banderatxoekin jaztera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.

Ekimen honen bidez Euskaraldia bistarazi nahi da. Kalean izan dezakeen ikusgarritasuna mugatu samarra den egoera honetan, gure etxeetatik eragitea da helburua. Geroz eta leiho eta balkoi gehiagotara iritsi, Euskaraldiaren oihartzuna orduan eta handiagoa izango da.

Beraz, animatu eta jarri banderatxoak zuen etxeetako leiho eta balkoietan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika