Albisteak

Bonu-kanpaina: erositako bonuak erabiltzeko azken eguna azaroaren 30a

Urnietako Udalak Udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko eta herriko familiei laguntzeko helburuz abian jarritako bonu-kanpainaren barruan bonuak erosi dituzten herritarrek, bonu horiek erabiltzeko aukera azaroaren 30era arte dutela gogorarazten du Udalak ekimenaren hasieran komunikatu zuen bezala. Izan ere, egun horretatik aurrera bonuek ez dute baliorik izango. Beraz, geratzen diren ia bi asteetan bonuak erabiltzera animatzen dira herritarrak

Aukera zabala

Bonuak erosi dituzten herritarrek kanpainara atxikitako 57 establezimenduetan gasta ditzakete. Bonuak erosteko momentuan establezimendu horiek guztiak zehazten zituen orria banatu zitzaien herritarrei, eta establezimendu horiek ere identifikazio kartel bat dute atarian.

Erosketak gutxienez bonuaren balioa izan behar du

Erabilerari dagokionez, erosketaren zenbatekoak bonuaren balioaren berdina edo handiagoa izan beharko du, erosketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa baino txikiagoa bada, aldea ez baita itzuliko. Hau da, bonu bakoitza erosketa bakoitzean agortu beharko da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika