Albisteak

Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura irailaren 30ean, 19:00etan

Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteazkenean, irailaren 30ean, 19:00etan.

Hau izango da eguneko gai-zerrenda:

  1. 2020ko ekainaren 11ko ez-ohiko udalbatzaren eta 2020ko uztailaren 28ko ohiko udalbatzaren aktak onartzea.
  2. 2019 ekitaldiko kontu orokorra onartzea
  3. Trafikoko Buruzagitza Nagusi eta EUPFren arteko informazio trukerako eta elkarrekiko administrazio-lankidetzarako hitzarmenari atxikitzea.
  4. Mañeroren fabrikara sartzeko bide zaharra jabari eta erabilera publikotik desafektatzea.
  5. EH Bildu taldeko ordezkari gisa Antolakuntzako lnformazio Batzordean parte hartu behar duten udalkideen aldaketaren berri ematea.
  6. 2020/746 Alkatetza Dekretuaren ematea.
  7. 2020/842 Alkatetza Dekretuaren ematea.
  8. Alkatetza dekretuen berri 2020/501- 2020/550.
  9. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea. 2020ko uztailaren 16, uztailaren 29 eta irailaren 11ko bilkurak.
  10. Udal talde sozialistak aurkeztutako mozioa, hirugarren sektoreko erabileratik bizitegirako erabilera aldatzeko jarduketak arautzen dituen ordenantza betetzeari buruzkoa.
  11. EH Bildu taldeak aurkeztutako mozioa, urriak 17, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunari buruzkoa.
  12. Urnietako EuzkoAbertzaleak aurkeztutako mozioa, urriaren 17a, pobrezia desagerrarazteko nazioarteko egunari buruzkoa.
  13. EH Bildu taldeak aurkeztutako erakunde adierazpen proposamena Moria pertsona errefuxiatuen eremuan gertatutako sutea dela eta.
  14. Galdera eskariak
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika