Albisteak

“Kutsidazu bidea Ixabel” antzerkiaren aurrestreinaldia urriaren 10ean Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

“Kutsidazu bidea Ixabel” antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko du Demode Produkzioak  Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: urriak 10
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira urriaren 1 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Josean Sagastizalen-en “Kutsidazu bidea Ixabel” nobelan oinarrituta aitziber garmendia eta patxi barcok egokituta.

90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.

Ikuskizunean ikusiko dugun bezala, Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik,landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin:zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.

Aktoreak: Xanti Korkostegi, Maria Redondo, Ainhoa Aierbe, Inazio Tolosa, Iker Huitzi, Joli Pascualena, Santi Romano, Karlos Nguema.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sarrerak salgai Sarobeko bulegoan urriaren 5etik aurrera, eta egunean bertan 18:00etatik hasita.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika