Albisteak

Kiroldegiko eta Sarobeko ikastaroetan eskaintza zabala segurtasuna bermatzeko protokolo zorrotzekin

Urnietako Udalak ikastaroen eskaintza zabala eta oparoa prestatu du 2020-2021 ikasturterako nahiz eta Koronabirusak baldintzaturiko egoera honetan segurtasun eta higiene neurri bereziekin izan. Ikastaro guztiak segurtasun osoz garatuko dira eta horretarako hertsiki jarraitu beharreko protokolo bat landu  da.

Segurtasun protokolo zorrotza

Harturiko neurri esanguratsuenen artean, klaseen azken 10 minutuak erabilitako materiala eta aretoa garbitzeko baliatuko direla nabarmentzen da. Bestalde, kiroldegiko ikastaro batzuk pista balioaniztunean emango dira espazioak eta ordutegiak aintzat hartuta. Gainerako neurrien jarraibideak zehatz mehatz jakinaraziko zaizkie izena ematen duten pertsona guztiei.

Izena emateko baldintzak

Izen emateko baldintzei dagokienean, urtero bezala, Urnietan erroldaturiko pertsonek lehentasuna izango dute. Kiroldegiaren kasuan bazkideentzat prezioa baxuagoa izango da eta Sarobeko ikastaroetan Urnietan erroldaturikoek ere gutxiago ordaindu beharko dute. Beste horrenbeste gertatuko da Udal antzerki tailerrean ere.

Halaber, Sarobeko eta Kiroldegiko ikastaroetan %20ko hobaria izango dute Urnietan erroldaturiko familia ugariek, eta prezio murriztua izango dute Sarobekoetan 18 urtetik azpikoek, 65 urtetik gorakoek, ikasleek, gazte txartela dutenek eta langabezian daudenek.

Ondorengoa da eraikin bakoitzean aukeran jarri den eskaintza argazkian ikastaro bakoitzaren egunak, ordutegiak eta prezioak zehazten direlarik:

Kiroldegia
  • Spinning
  • Total training
  • Tonifikazioa
  • Zumba
  • 3.adina
  • Fitness aholkularitza

Izena emateko azken eguna: irailak 20

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 5 – ekainak 18

Izena emateko modua:

  • Kiroldegian: astelehenetik ostiralera 8:30-22:00 / Larunbatak 9:00-21:00 / Igandeak 9:00-21:00
  • 943 00 83 28 telefono zenbakira deituta
  • kirol@urnieta.eus helbidera idatzita

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

Sarobe helduen ikastaroak
  • Yoga
  • Pilates
  • Gimnasia hipopresiboa
  • Bizkar eskola

Izena emateko azken eguna: irailak 20

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 30 – ekainak 16

Izena emateko modua:

  • Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • 943 00 80 42 telefono zenbakira deituta
  • sarobe@urnieta.eus helbidera idatzita

  DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

Sarobe haur eta gazteen ikastaroak
  • Gazte Funky

Izena emateko azken eguna: irailak 20

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 30 – maiatzak 28

Izena emateko modua:

  • Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • 943 00 80 42 telefono zenbakira deituta
  • sarobe@urnieta.eus helbidera idatzita

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

Udal antzerki tailerra

Antzerki tailerra, antzerki muntaketa baten praktika batean murgiltzen da. Formakuntzak eta praktikak, egiazko esperientziatik, ikuskizuna plazaratzerako bidaia egingo dute eta ikasturtea estreinaldi batekin amaituko da.

Izena emateko azken eguna: irailak 30

Izena emateko modua:

  • Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • 943 00 80 42 telefono zenbakira deituta
  • sarobe@urnieta.eus helbidera idatzita

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA OSORIK

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika