Albisteak

Errefusaren edukiontzi batzuetan irekitzeko sistema berriak probatzen ari dira, zerbitzua hobetzen saiatzeko

Zaborrontzien funtzionamendua hobetzeko helburuarekin, probak egiten ari dira errefusaren edukiontziak irekitzeko sisteman. Horretarako, leku hauetan dauden sarrailak aldatu dira proba pilotu bat egiteko:

  • San Juan 4
  • Idiazabal 56
  • Belandi 6
  • Langarda 1
  • Ergoien industrialdea 6

Sarraila berria instalatuta duten edukiontzi horietan, txartela atearen behealdean jarri behar da, eta, ondoren, atea bultzatu erabat irekitzeko. Oraingoz, probak ez dira oso onak izaten ari, eta, beraz, aukera hobe bat bilatzea aurreikusten da, edo bestela, aurreko eredura itzultzea.

Bien bitartean, Udalak barkamena eskatzen du sor ditzakeen eragozpenengatik, baina era berean baita ulermena ere ,, helburua herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzea baita.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika