Albisteak

Egape Dantza Taldeak “ALMANAKA” aurrekreazioa eskainiko du irailaren 18an, 20:00etan, San Joan plazan

Egape Dantza Taldeko kideen eskutik Almanaka ikuskizunaren aurrekreazioaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan. Ikuskizuna sortze prozesuan dago baina momentuz egindakoa partekatu nahi dute dantzariek publikoarekin. Era berean, Urnietan dantzak bizirik jarraitzen duela aldarrikatu nahi dute.

  • Eguna: irailak 18.
  • Ordua: 20:00.
  • Lekua: San Joan plaza (eguraldi txarra eginez gero Frontoia).
  • Sarrera: doan, egunean bertan 18:00etatik aurrera Sarobeko txarteldegian zehazturiko edukiera bete arte (pertsonako 2 gehienez).

Babes eta segurtasun neurriak

Ikuskizuna modu seguru batean garatu dadin babes eta segurtasun neurriak hartuko dira protokolo baten barruan:

  • Bai sarrerak eskuratzeko orduan eta baita ikuskizuna jarraitzeko orduan ere pertsonen artean 1,5 metroko distantziak bermatuko dira.
  • Sarrera mailakatua izango da ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenagotik hasita. Irteera ere modu mailakatuan egingo da.
  • Sartu aurretik eskuak garbitu beharko dira gel hidroalkoholikoarekin.
  • Musukoa jarrita eraman beharko da momentuoro.
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika