Albisteak

Neguko ordutegia kiroldegian irailaren 14tik aurrera

Urnietako Udal kiroldegiak amaiera emango dio udako denboraldiari igande honetan eta irailaren 14tik aurrera neguko ordutegira bueltatuko da berriro 2021eko ekainaren erdira arte. Ordutegia ondorengoa izango da.

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00
  • Larunbatak: 9:00-21:00
  • Igandeak eta jai-egunak: 9:00-14:00

Aurretiko hitzordua ezinbestekoa

Kiroldegiaren irekiera orduak aldatuko diren arren, aurretiko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraituko du. Muskulazio gelan, kardio gelan edo atletismoko pistan kirola egin nahi duten pertsonek kiroldegiko harrerako telefonora deitu beharko dute hitzordua hartzeko orain arte bezala: 943 00 83 28.

Ikastaroen eskaintza hurrengo astean ezagutaraziko da

Bestalde, Udala lanean ari da 2020-2021 kanpainan eskainiko dituen ikastaroak zehazteko, horietan guztietan segurtasun-protokolo egokiak bermatuz. Eskaintza datorren astean aurkeztuko da eta ikastaro berriak irailaren 30etik urriaren 5era bitartean hastea aurreikusten da. Herritarrei informazio guztia helaraziko zaie.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika