Albisteak

Bonu-Kanpaina: batu edo baja eman nahi duten establezimenduek iralaren 14tik 18ra izango dute aukera

Urnietako Udalak bonu-kanpaina bat jarriko du martxan irailaren 21etik aurrera helburu bikoitzarekin. Alde batetik udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea, eta bestetik, Urnietako familiei laguntzea momentu zail hauetan.

Kanpaina abian jarri aurretik ordea, parte hartzen duten establezimenduen zerrenda osatu behar da. Horretarako, herriko establezimenduek baja emateko edo kanpainara gehitzeko aukera izango dute irailaren 14tik 18ra.

Parte hartu nahi duten eta aurretik izena eman duten establezimenduek ez dute ezer egin behar

Kanpainara atxikitzeko lehenengo epea ekainean ireki zen, izan ere, hasiera batean lehenago abiarazteko asmoa zegoen, baina azkenean, atzeratu egin zen kanpainaren egitura aldatzeko, merkatarien eskaerak aintzat hartuz. Azkenean Udala izango da bonuen salmentaz arduratuko dena, eta ez establezimenduak hasiera batean planteatu zen moduan. Hurrengo astean emango dira kanpainaren gaineko azalpen guztiak.

Kanpainaren funtzionamendua aldatu egin denez, Udalak bertara batzeko edo baja emateko aukera eskainiko die establezimenduei. Ekainean izena eman zuten eta hilaren 21ean ekingo den kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek ez dute ezer egin behar, dagoeneko apuntatuta baitaude.

Ekainean izena eman zuten, baina orain kanpainan ez parte hartzea erabakitzen dutenek, berriz, baja eman beharko dute. Eta ekainean izena eman ez zuten baina orain parte hartzea erabakitzen dutenek atxiki egin beharko dute.

Baja emateko edo batzeko bi aukera

Bai baja emateko eta baita kanpainara batzeko ere bi aukera eskainiko ditu Udalak:

  • Bertan arreta bulegoan baja edo atxikipen orria betetzea eta entregatzea.
  • Udaleko erregistro elektronikoaren bidez baja ematea edo atxikipena aurkeztea.

Informazio guztia nahi dutenek oinarriak kontsulta ditzakete. Bestalde, baja edo atxikipen orriak deskargatzeko aukera ematen da, nahi izanez gero, etxean bete eta Bertan bulegoan entregatzeko.

DESKARGATU ATXIKIPEN ORRIA

DESKARGATU BAJA ORRIA

OINARRIAK

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika