Albisteak

Urnietako Udalak kezka adierazten du kutsatze kopuruek gora egin dutelako herrian

  • Azken asteetan 30 positibo baino gehiago izan dira Urnietan
  • Udalak babes neurriak errespetatzea ezinbestekoa dela gogorarazten du birusaren zabalpena ekiditeko

Urnietan eman den Covid 19 positibo kasuen gorakadaren aurrean, Urnietako Udalak kezka adierazten du. Izan ere, azken asteetan 30 kutsatze kasu berri baino gehiago eman dira.  Eta atzo Osasun Sailak emandako datuen arabera 63 kasu izan dira herrian hilabete hauetan guztietan.

Broterik ez

Halere, positibo eman duten pertsona horien artean ez dago loturarik, eta hortaz, ez dago broterik momentuz. Pertsona horiek berrogeialdian daude etxean eta beraiekin harreman zuzena izan dutenak ere bai, prebentzio neurri gisa emaitzak ezagutu arte.

Beraz, kontuz eta tentuz ibiltzen jarraitu behar dugu, erantzukizunez jokatzen, birusa herrian dagoelako eta gehiago zabaltzea ekiditeko babes eta prebentzio neurriak zorrotz betetzea ezinbestekoa delako.

  • Musukoa erabili momentuoro.
  • 1,5 metroko distanziak errespetatu.
  • Eskuak maiz garbitu.
  • Jende pilaketak ekidin
  • Sintomarik izanez gero Urnietako osasun-zentrora deitu: 943 00 66 80

Izan gaitezen arduratsu, guztion osasuna dago jokoan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika