Albisteak

Eteneta eta San Juan lotzen dituen igogailua martxan dago

Obra eta instalazioa amaitu ondoren, eta ireki aurretik egin beharreko proba teknikoak gauzatu ostean, Eteneta eta San Juan plaza lotzen dituen igogailua herritarren eskura dago. Hemendik aurrera, Urnietako bizilagunek ez dute aldapa igo beharko, ezta eskailera ugariak ere, aipatutako lekuetara iristeko.

2018an Urrakakoa martxan jarri ostean, Udalak eraiki duen bigarren igogailua da. Bi igogailu horiekin, nabarmen hobetu da herri barruko irisgarritasuna, eta herritar guztiei egin zaie mesede, batez ere adineko jendeari eta mugikortasun urriko pertsonei. Orain, udalerriko punta batetik bestera azkarrago, errazago eta erosoago joan daitezke

Beraz, Urnietako proiektu estrategikoetako bat errealitate egin da dagoeneko, zeinak herria hobetzen eta garatzen jarraitzeko eta herritarren beharrei erantzuteko balio duen.

Jarraitu beharreko gomendioak

Koronabirusak baldintzatuta bizi dugun egoera dela eta, ezinbestekoa da Osasun Sailetik markaturiko prebentzioa neurriak eta gomendioak jarraitzea. Hala, igogailuaren atarian jarraitu beharreko hainbat gomendio zehazten dira kartel baten bidez. Gomendio horiek Urrakako igogailuan ere ipinita daude:

  • Bidaia ezazu bakarrik edo familiarekin, haurrak, adinekoak edo behar bereziak dituzten pertsonei laguntzeko ez bada.
  • Ez ukitu panel, ispilu edo eskubandarik.
  • Musukoak erabili igogailu barruan.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa; garbitu eskuak ahal beain pronto.
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika