Albisteak

Uztailaren 30ean amaituko da ur-inguruneko ikastaroetara joateko laguntzak eskatzeko epea

Ur-inguruneko ikastaroetara joateko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarrietan zehazten den bezala, eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da (hau barne).

Laguntza hauen helburua ur-inguruneko ikastaroak egitera Buruntzaldeko beste udalerriren batera (Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil) joaten diren urnietarrei hara joateko diru-laguntzak ematea da, Urnietan 2019ko abuztuaren 1etik 2020ko uztailaren 31ra bitartean eskaintzarik ez dagoelako.

Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte: Urnietan erroldatuta egotea eta Urnietako kirol-instalazioetako abonatua izatea. Eta, gainera, Urnietan ematen ez den ur-inguruneko ikastaro batean matrikulatuta egotea.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika