Albisteak

Konponketak Muniskuegañako gentilbaratzean

Urnietako Udalak zenbait konponketa egin ditu Munieskuegañako gentilbaratzean, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidalitako zaharberritzaile baten laguntzarekin. Izan ere, duela aste batzuk, norbaitek bi lekuko hautsi zituen ekintza guztiz gaitzesgarrian.

Gogoratu multzoa burdinaren garaikoa dela eta lau harrespilez, zista bikoitz batez, monolito batez eta hain definituta ez dauden bi egituraz osatuta dagoela. Udalak aldian-aldian egiten ditu mantentze-lanak. Izan ere, balio historiko handia izateaz gain, paisaia-balio handia ere badu, eta bisitari askok bisitatzen dute.

Udalak aprobetxatu nahi du udalerriko ondarearen balioa nabarmentzeko, bai eta ondarea zaintzearen eta babestearen garrantzia azpimarratzeko ere. Horrelako ekintzak berriro ez errepikatzea espero du, eta gizalegezko jokabideak eskatzen ditu.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika