Albisteak

Espazio berritu eta egokia sortu da Egape ikastolako jolastokian haurrak sozializatu eta haien trebetasunak indartzeko

Urnietako Udalak Egape ikastolak Lizardi kalean duen jolastokia hobetu du, haurrek beren trebetasunak gizarteratu eta indartu ditzaten espazio berritu eta egokia sortuz.

Burututako lanei dagokienez, hondatuta zeuden jokoak kendu dira, eta horien ordez, Heziberri 2020 proiektura egokitutako espazio naturalizatu bat eraiki da, metodologia eta material egokiagoekin. Horrek guztiak estimulazio sentsoriala, gaitasun motorren garapena eta haurren elkarrekintza soziala eta fisikoa sustatuko ditu, baita mugimendu askea ere. Gainera, pertsona bakoitza modu ezberdinean erlazionatzen dela kontuan hartuta, ingurune berriak lagunduko du guztien inklusioan.

Lanak amaitu dira, eta beraz, 2020-2021 ikasturtearen hasieratik espazio berriaz gozatzeko aukera izango dute Egapeko ikasleek.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika