Albisteak

Errefusaren edukiontzien irekiera asteazkenetara eta igandeetara mugatuko da berriro, abuztuaren 3tik aurrera

Errefusaren edukiontzien funtzionamendua ohiko dinamikara itzuliko da abuztuaren 3tik aurrera, eta asteazkenetan eta igandeetan bakarrik ireki ahal izango dira. Urnietako Udalak malgutu egin zuen neurri hori Covid19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz, hala behar zuten herritarrek egunero utzi ahal izan zitzaten erabilitako prebentzio-materialak, hala nola eskularruak edo maskarak.

Orain, duela aste batzuk normaltasun berrian sartu ondoren, ohiko dinamika berreskuratuko da. Nolanahi ere, kontuan hartuta maskarak erabiltzen jarraitu behar dela metro eta erdiko gutxieneko distantzia bermatu ezin den kasuetan, gogoratu behar da maskarak erabili ondoren poltsa batera sartu behar direla, eta poltsa hori hermetikoki itxi behar dela, ondoren errefusaren edukiontzira botatzeko dagozkion egunetan, eta, horrela, kutsadurarik ez izateko.

Gainerako edukiontziak egunero erabili ahal izango dira, horien irekiera ez baitago mugatuta. Gogoratu errefusa eta organikoa biltzeko edukiontziak irekitzeko herritarren txartela erabiltzen dela. Txartel hori hamasei urtetik gorako urnietar guztien eskura dago Udaletxeko Bertan bulegoan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika