Albisteak

Odol emate saioa uztailaren 16an Lekaion aurretiko hitzorduarekin

Odol emate saioa berri bat izango da hurrengo ostegunean, uztailaren 16an, Lekaio kultur etxean. 

Txanda aurretik hartu behar da

Ohiko odol emaileei, zuzenean deituko diete Odol Emaileen elkartetik, eta dei horretan adieraziko diete, zein egunetan eta zein zenbakitara deitu beharko duten txanda hatzeko.

Sintomak dituztenak ez

Hori bai, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.

Segurtasun neurriak

Odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako, aipatu moduan, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika