Albisteak

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Udal Pilotalekuan eman beharko da bozka

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak uztailaren 12an ospatuko dira Covid 19ak baldintzaturiko egoera berezi honetan, eta aldaketa nagusia hauteslekuan izango da. Izan ere, bozka Udal pilotalekuan eman beharko da igande honetan, eta ez Lekaio kultur etxean aurreko hauteskundeetan bezala.

Espazio zabalagoa

Hauteslekuaren aldaketa gauzatu da frontoiko eremua askoz zabalagoa delako, eta horrek, segurtasun distantziak bermatzea ahalbidetzen duelako. Horretaz gain, bestelako neurri bereziak hartu dira, eta 2-3 pertsona egongo dira momentuoro sarbideak kontrolatzeko eta eraikinaren barruan jendea dagokion gunera bideratzeko

Helburua jende pilaketak saihestea da eta gutxieneko distantziak mantentzea ezinbestekoa izango da. Gehienez, 120 egon ahalko dira momentu bakoitzean frontoiaren barruan Udal langileak eta mahaikideak kopuru horren barruan izanda. Horretarako, garrantzitsua da jendea modu mailakatu batean iristen joatea, eta ez denak batera. Aurreko hauteskundeetan jende dezente joan izan ohi da 12:00-14:00 bitartean bozka ematera, eta beraz, ordu horietatik kanpo joatea gomendatzen da.

Hauteskunde mahaietan egon beharko duten pertsonei dagokienean, haien segurtasuna bermatzeko kit-a egongo da hauteskunde mahai guztietan.

Bestalde, ondorengo gomendioak luzatzen zaizkie boto emaileei:

  • Derrigorrezkoa da musukoa eramatea
  • Garbitu eskuak lokalera sartu aurretik
  • Etxetik atera aurretik kontsultatu zure mahaia
  • Ahal baduzu, zure botoa etxetik prestatuta eraman
  • Eskura izan zure NAN dokumentua
  • Zure botoa ahalik eta azkarren eman
  • Administrazioko arduradunen jarraibideak bete

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika