Albisteak

Manttale inguruko lur-sailak garbitu dira “Goilarre” programari esker

“Goilarre” programari esker Gipuzkoako Lurralde Historikoko mendi publikoetako larreetan hobekuntzak gauzatzen dira. Programa horren barruan kokatzen dira Urnietako herri sailak, Adarra eta bere inguruak, hain zuzen.

Lan horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak programatzen ditu, eta antolaketa horren baitan, Manttale inguruko saila garbitu da modu mekanizatuan garo, ote  eta sasi muturrak moztuz. Horrela, mendietako larreen egoera hobetzen laguntzen da eta bertako abereentzat bazka hobeak lortzen dira.

Urnietako Udala larren zaintza  eta mantenua bultzatuz

Urnietako Udalak larreen mantenu eta hobekuntzetarako diru-sail bat bideratzen du urtero. Aurten, 6.000 euro erabili dira zeregin horretarako eta Foru Aldundiak ere beste horrenbeste jarri du.

Diru kopuru hori, larreen hobekuntzaz gain, eremuko bideak egokitzera, eta itxiturak eta ganadua behar den moduan kudeatu ahal izateko baliabideak jartzera bideratzen da.

Auzolana eta elkarlana

Urnietako mendi publikoetara ganadua eraman nahi duten ganaduzaleek Adarra-Usabelartzako elkarteko kide izan behar dute. Kide horiek, haien artean auzolanean jarduten dute, eta era berean, Udaletxearekin eta Foru Aldundiarekin elkarlanean aritzen dira zaintza eta konponketa lanak eginez.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika