Albisteak

Jubilatuen Egoitzak ateak ireki ditu berriro

Urnietako Jubilatuen Egoitza ere urratsak ematen ari da normaltasuna berreskuratzeko pixkanaka eta ahal den neurrian, eta ateak ireki ditu berriro. Eskaintzen diren zerbitzuen barruan, ile-apaindegiak eta masajistak aldez aurretik hitzordua eskatuta funtzionatuko dute:

  • Ile-apainketa: 610623242 (Raquel)
  • Masajista: 610641157 (Larraitz)

Pedikura zerbitzua berriz, irailaren 7an hasiko da, hitzordua eskatuta.

Osasun bideetako irteerei dagokienez, irailaren 10ean, 9:30ean, aterako dira Jubilatuen Egoitzatik bertatik.

Eta memoria, euskara, joskintza eta zumba tailerrak, besteak beste, urrian hasiko dira.

Oporrak abuztuaren 15etik 31ra

Bestalde, Jubilatuen Etxea itxita egongo da abuztuaren 15etik 31ra oporrengatik.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika