Albisteak

Eskolako Agenda 21ak helburuak bete ditu egoera berezi honetan ere

Argazkia konfinamendu aurretik egindako ekintza batena da

Urnietako paisaia inoiz baino lasaiago egon den udaberri honetan, Eskolako Agenda 21ak martxan jarraitu du. Paisaiaren gaia etxetik lantzea erraza ez den arren, parte hartzaile guztien lanari esker, eta modu desberdinean bada ere, hasieran planteatutako helburuak aurrera atera ahal izan dira.

Azken hiruhileko honetako helburu nagusia Urnietako paisaiaren argazki orokor bat lortzea zen. Maila desberdinetan egindako lana elkarbanatu eta horrekin herriaren diagnostiko bat egitea. COVID-19ak ordea, ikastetxeak “Herri Diagnostikoa”-ren fasea lantzen harrapatu zituen bete-betean.

Diagnostiko horretatik ateratako ondorioak, ikasleen arteko foro batean eta ondoren udalbatzan partekatzekoak ziren hasiera batean, baina azken hilabeteetan bizi izan dugun egoerak baldintzatuta, bi ekintza horiek ezin izan dira ospatu. Hala ere, ikastetxe guztien artean, udalari aurkezteko txosten bat prestatu dute,  irakasleen  eta Artelatz Ingurumen enpresaren laguntzarekin. Aurkezpena berriz, udazkenean egingo da posible bada.

Eskolako Agenda 2030

Bestalde, irailetik aurrera Eskolako Agenda 2030 hasiko da, gaur egun arte ezagutu dugun Eskolako Agenda 21 ordezkatuz. Agenda berri honek Garapen Iraunkorreko 17 helburu ditu. Hurrengo ikasturtean adibidez, herri diagnostiko mailan, Garapen Iraunkorrerako 17 helburuetatik, 15. helburua landuko da, lehorreko ekosistemen ingurukoa, baina oso helburu zabala denez, basoan oinarrituko da lanketa.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika