Albisteak

Espazio berritu eta egoki bat sortuko da Egape ikastolako jolastokian haurrak sozializatu eta haien trebetasunak indartzeko

Urnietako Udalak Egape ikastolak Lizardi kalean duen jolastokia hobetzeko lanak hasi ditu, espazio berritu eta egokia sortzeko, haurrek beren trebetasunak gizarteratu eta indartu ditzaten.

Horretarako, hondatuta zeuden jokoak kenduko dira, eta horien ordez, Heziberri 2020 proiektura egokitutako espazio naturalizatu bat eraikiko da, metodologia eta material egokiagoekin. Horrek guztiak estimulazio sentsoriala, gaitasun motorren garapena eta haurren elkarrekintza soziala eta fisikoa sustatuko ditu, baita mugimendu askea ere. Gainera, pertsona bakoitza modu ezberdinean erlazionatzen dela kontuan hartuta, ingurune berriak lagunduko du guztien inklusioan.

Lanak datozen asteetan egingo dira eta jolastoki berria 2020-2021 ikasturtea hasten denerako amaituta egongo da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika