Albisteak

Abonua helbideratuta ez duten bazkideek kiroldegira deitu behar dute diru-itzulketa zein kontu korrontera egitea nahi duten zehazteko

Urnietako Udalak martxoaren 14tik irailaren 14ra arteko bazkide txartelaren zati proportzionala itzuli die kiroldegiko bazkideei ekainaren hasieran jakinarazi zuen moduan.

 

Itzulketak uztailaren bigarren asterako eginda

 

Gauzatu beharreko itzulketa guztiak uztailaren bigarren asterako eginda izatea aurreikusten du Udalak, baina horretarako, abonua helbideratuta ez dutenek kiroldegiko harrerara deitu behar dute (943 00 83 28) dirua zein kontu korrontetara itzultzea nahi duten zehazteko.

 

Abonoa helbideratuta dutenek berriz, ez dute ezer egin behar, kasu honetan abonua egindako kontu korronte horretara itzuliko baitzaie zuzenean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika