Albisteak

Urnietako Udalak bat egiten du LGTB kolektiboaren Nazioarteko Egunarekin eta aldarrikapenarekin

Ekainak 28 LGTB kolektiboaren Nazioarteko Eguna da. Haren helburuak genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dira.

Urnietako Udalak bat egiten du egunarekin eta aldarrikapenarekin, eta hori islatzeko ostadarraren kolorea duten aterkiak ipini ditu eraikineko balkoietan “Urnieta anitza, desberdintasunean berdinak” leloarekin batera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika