Albisteak

Urnietako liburutegiaren asteko gomendioak

Koronabirusaren ondorioz Udalak bere eraikin guztiak itxi behar izan zituenean Liburutegiko aurrez aurreko zerbitzua eten egin zen. Dena den, egoera horretan ere irakurzaletasuna bultzatzen jarraitzeko asmoz,  eLiburutegia plataformaren bitartez, 4 liburu gomendatu izan dira astero-astero.

Bada, orain, Liburutegiak berriro bere ateak ireki dituenean, zerbitzu interesgarri bat dela iritzita, jarraipena emango zaio ekimen honi. Hori bai, aurrerantzean ez dira eLiburutegiko liburuak gomendatuko, baizik eta liburutegira etortzen diren liburuetatik aukeraturiko 4 gomendatuko dira. Modu horretan, herritarrek eskaintzen diren liburuetako batzuk ezagutzeko aukera izango dute.

Hauek dira aste honetako 4 gomendioak:

HELDUENTZAT

Ene baitan bizi da (Maddi Ane Txoperena Iribarren)

Hizkuntza: euskara

Sinopsia: Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen…

Sariak: X. Gazteluma saria

El infinito en un junco: la invención de los libros en el mundo antiguo (Irene Vallejo)

Hizkuntza: gaztelania

Sinopsia: De humo, de piedra, de arcilla, de seda, de piel, de árboles, de plástico y de luz… Un recorrido por la vida del libro y de quienes lo han salvaguardado durante casi treinta siglos.

Sariak: Ojo Crítico de Narrativa 2019, Las Librerías Recomiendan de No Ficción 2020 eta Denboraldiko saiakera errebelazioa.

HAUR ETA GAZTEENTZAT

Estudio eskarlata  (Arthur Conan Doyle)

Hizkuntza: euskara

Sinopsia: Estudio eskarlata, 1887an argitaratua, Sherlock Holmes ospetsuaren bizitza oparoari hasiera eman zion nobela da. Bertan John H. Watson doktoreak bere adiskide Holmesekin bizitako abenturak emango dizkigu.

Nobela honetan berriki gertatutako hilketa baten gorabeherak argitu beharko ditu Holmesek, Scotland Yardeko poliziak egindako kontsulta baten ondorioz, gertalekura joan eta bertan aurkitzen dueanaren haritik tiraka hasita.

Nosotros en la luna (Alice Kellen)

Hizkuntza: gaztelania

Sinopsia: Cuando Rhys y Ginger se conocen en las calles de la ciudad de la luz, no imaginan que sus vidas se unirán para siempre, a pesar de la distancia y de que no puedan ser más diferentes. Ella vive en Londres y a veces se siente tan perdida que se ha olvidado hasta de sus propios sueños. Él es incapaz de quedarse quieto en ningún lugar y cree saber quién es. Y cada noche su amistad crece entre emails llenos de confidencias, dudas e inquietudes. Pero ¿qué ocurre cuando el paso del tiempo pone a prueba su relación? ¿Es posible colgarse de la luna junto a otra persona sin poner en riesgo el corazón?

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika